Hamabi lagun bildu ziren guztira tailerrera, guztiak gizonezkoak. Jose Mari Sardonek bitxia zela aipatu zuen; garagardoak, oro har, gizonak gehiago erakartzen dituen arren, emakumeak eginiko aurkikuntza izan zelako, Neolitiko garaian, ardoa baino lehen.
Garagardoa etxean egiteko prozesu osoa landu zuten Txulobi elkartean goizeko 09:00etan hasi eta 14:00ak ondo igaro artean. Eta horrez gain, Jose Marik berak egindako garagardo mota ugari dastatu zuten. Giro ona nagusitu zen tailerrean zehar eta urtarrilerako jarria dute hurrengo hitzordua: eurek egindako garagardoa fermentatu eta botiletan sartu ondorenean, bi hilabete barru dastatzeko prest egongo baita.