Pausokaren gune berria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 21a, 01:00

Pausoka elkarteak gaixotasun berezien haurren errehabilitaziorako gunea zabalduko du Urnietan, Idiazabal kaleko 13. zenbakian. 

Irekiera ekitaldia:

Urnietan hasi zen ekimena Gipuzkoa osora zabaldu da, eta dagoeneko dozenak kasu artatzen dituzte. Hernaniko Florida auzoan duten egoitza betetzear dagoela, Urnietan bertan bigarren egoitza zabalduko dute. 
Irekiera ekitaldia urnietarrek lagunduta egin nahi dutenez, goiz osoko ospakizuna antolatu dute:

Azaroak 26, larunbata
IREKIERA EKITALDIA

10:30 Aurreskua, banda moztea.
11:00 Egape eta Eureka dantza fusioa.
11:30-13:30 Haur tailerrak.
12:00 Mickey eta Minnirekin argazkiak.
Felipe Ugarte txalapartaria.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!