Larraulgo Kultur Asteari hasiera emango zaio igandean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Karlos Irazu eskulturgile larrauldarrak egindako '2016 Hegaldi Larraulen' eskultura sortaren inaugurazioarekin emango zaio hasiera Kultur Asteari. Azaroaren 27a arte ekintza ugari izango da:

Azaroak 20, igandea

12:00 Karlos Irazuk eginiko ‘2016 Hegaldi Larraulen’ eskultura sortaren inaugurazioa.

 

Azaroak 21, astelehena

18:00 Larraulgo gazteen eskutik, urteko argazki diaporama ikusgai kultur etxean.

 

19:00 Iparraldeko Dantzarien Biltzarraren eskutik Xiberuako maskaradak, pertsonaiak eta zentzua hitzaldia. Johañe Etxebeste hizlari, kultur etxean.

 

Azaroak 22, asteartea

19:00 Urteak martxan daramatzan Aiztondoko Denbora Bankuaren aurkezpena kultur etxean.

 

 Azaroak 23, asteazkena

19:00 Jakoba Errekondoren hitzaldia eta Bizi Baratzea liburuaren aurkezpena kultur etxean.

 

Azaroak 24, osteguna

19:00 Arantzadiren eskutik, gure inguruan eratu zen Saseta defentsa lerroari buruzko hitzaldia. Hizlaria: Karlos Almorza.

 

Azaroak 25, ostirala

20:00 Putinen guardasola antzezlana San Esteban elizan. Aktoreak: Inaxio Tolosa eta Ramon Agirre.

 

Azaroak 26, larunbata

09:00 Urte hasieran hasitako Linuaren prozesuari amaiera emango zaio. Bertan, antzinako lanabesak eta linua lantzeko modua ikusgai izango dira.

18:00 Break Dance emanaldia eta ikastaroa Txino eta Neked-en eskutik.

 

Azaroak 27, igandea

11:30  Mendi ibilaldia plazatik abiatuta. PR-116 ibilbidea jarraituko da. Bidean Ibeltz burdinola, Txuringadi errota edota Sansonen harria ikusi eta auzolanean egindako zubietatik igaroko dira parte hartzaileak.

18:00- 20:00 2017ko egutegiaren argazki aukeraketa udaletxeko atarian eta DINA 7 taldeak antolatutako “Binilozko Euskal Diskoakerakusketa ikusteko aukera Ekomuseoan.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!