Ospe handiko antzezlana Saroben

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 17a, 01:00

Euskadi osoan “Arizona” antzezlana ikusteko aukera bakarrenetakoa, igande honetan Saroben. Udalak Histrion Teatro taldearen antzezlan ospetsuaren emanaldia antolatu du igande honetarako, azaroak 20, iluntzeko 19:30ean hasita, Saroben. 

Informazioa:

Gizakiak bereizten dituzten mugei buruzko antzezlanak kritika onak eta sariak eskuratu ditu. Kontakizunean senar-emaztea dira protagonista nagusiak. Arizonan mugak ondo zaindu behar dituzte, deskuidoan mugaz bestaldekoak sar daitezkeelakoan. Egoera atseginean abiatzen den egoera idilikoa tragedia bilakatzen da.

Mundu osora zabal litekeen auzia da antzezlanean aipatzen dena. Arizona AEBtan dago, baina Mediterraneon Lanpedusa, Grecia... aurki daitezke. Eta Ceuta edo Melilla ere hortxe-hortxe daude. Arazoa unibertsala da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!