Villabonako PSE-EEk ablazioa baztertzeko neskatila etorkinen osasunari erreparatzeko eskatu du

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 17a, 01:00

Villabonako sozialisten herriko ordezkaritza pozik agertu da Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, azaroaren 22an emakumeen genitalen mutilazioari buruzko hitzaldia antolatu delako Villabonan, zeina Fátima Djarrak eskainiko duen:

Idatzi batean, zera gaineratu du sozialisten bozeramaila Maria Luisa Arijak: Espainiako Legediak praktika hori debekatu egiten duela eta aurrerantzean erakundeengan dagoela alor horretan, hezkuntzan nahiz prebentzioan eragiteko ardura , gero eta familia eta emakume afrikar gehiago etortzen denez, “haien emakume izateko eskubide fisikoa eta haien gorputzekiko askatasuna urratzen dituelako”.

Ablazio genitalaren tradizioa Afrikako herrialde askotan burutzen dela azaldu du: Chad, Somalia, Mali, Sudan, Burkina Faso, Senegal, Gambia, Kenia edota Costa de Marfil. Eta tradizio ‘brutala’ dela uste du. Genero biolentzia modu bat dela dio, eta ondorioz, gure herrira etortzen diren neskatila etorkinen osasunari erreparatzeko eskatu du. “Zentzugabekeria basati honekin amaitu behar dugu, justifika dezakeen arrazoi kultural edo erlijiosorik batere ez duelako eta mina, infekzioak, erditzerakoan arazoak edota heriotza ekar ditzakeelako”, adierazi du.

Amaitzeko, Euskadiko nahiz Espainiako erakundeei neurri informatzaile, prebentibo, penal, administratibo nahiz sozialak hartzeko eskatu die, praktika lotsagarri horri bukaera emateko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!