Ekitaldi sorta zabala ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 16a, 01:00

Azaroaren 18an hamaika motatako ekintzak izango dira Zizurkilen, Herriko elkarteen eta Udalaren lankidetzaz: Ginkana, hitzaldia, erakusketaren irekiera, mahai-ingurua eta Mike Nieveri omenaldia.

Ekitaldiak:

17:00etan, GINKANA, JOXE ARREGI PLAZAN

Adin guztietako haur eta gaztetxoei zuzenduta. Parte-hartzaile bakoitzak bere bizikleta eta bere kaskoa eraman behar ditu.

18:45etik 19:15era, RAMON MAUDUITEN HITZALDIA: “ZENTZUMENEN BERPIZTEA”, PLAZIDA OTAÑO LIBURUTEGIAN

Ramon Mauduit Psikologian lizentziaduna da, eta haurdunaldiaren, erditzearen eta erditze osteko garaiari buruzko lanketa sakona egina du.

Lehen-mailako prebentzioan aditua da. Horrez gain, lanketa kliniko psikoterapeutikoa egiten du helduekin, nerabeekin eta haurrekin.

Kiromasajean diplomaduna da, eta haur-masajeari zein helduen masajeari buruzko hainbat ikastaro emanak ditu.

Haur Eskoletan esperientzia pilotuak egina da hainbat urtez, haurdunalditik eskolatze-garaira bitartean familien eta eskolaren arteko zubiak eraikitzeko.

19:15etik 19:30era, GOTZON HUEGUNEN ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA: “ZENTZUMENEN BERPIZTEA”, PLAZIDA OTAÑO LIBURUTEGIKO ERAKUSKETA-GUNEAN

Gotzon Huegun artista bertan dela, “Zentzumenen berpiztea” erakusketa inauguruatuko du. Ondoren, zizka-mizkak egongo dira azaltzen direnentzat.

19:30ean, TXIRRINDULARIEKIN SOLASALDIA, ATXULONDO KULTUR ETXEAN: “TXIRRINDULARI IZATEKO EMAN BEHARREKO PAUSUAK”

PARTE-HARTZAILEAK:

  • Mikel Nieve
  • Ion Izagirre
  • Jon Ander Insausti
  • Lierni Lekuona
  • Aitor Olaziregi
  • Unai Iribar

Moderatzailea: Arritxu Iribar

21:00etan, OMENALDIA MIKEL NIEVE TOURREKO LEHEN TXIRRINDULARI EUSKALDUNARI, URKAMENDI ELKARTEAN, ETA, ONDOREN, AFARIA.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!