Oinkariren Dantza Astea, hitzordu dantzagarriz beteta

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Dantza Astea burutzen ari da Oinkari dantza taldea aste honetan. Astelehenean Martxel Rodriguezen esanetara aritu zen gazte taldea eta atzokoan, Eneko Gilek gidatu zuen Dantza Familian tailerra:

Argazkiak

Gaur atseden hartu ondoren, bihartik larunbatera ekintza gehiago izango da:

-Azaroak 17, osteguna: ‘Dantzarako nola jantzi’ tailerra. Dantzari eta gurasoei zuzenduriko tailer praktikoa. Alpargatak, gona, alkandora, moñoa, txapela, zapia, gerrikoa eta abar nola jantzi erakutsiko da. Irakaslea: Lurdes Esnaola. Doan. Ikastolako ganbaran, 19:00-20:15. Izen-ematea: harremanak@oinkari.eus // 660139380.

-Azaroak 18, ostirala: ‘Lotuneak’ ikuskizuna. Kukai Dantza Konpainia. Sarrerak: Amasa kafetegian salgai, 10 euroren truke. Gurea antzokia, 22:30.

-Azaroak 19, larunbata: Swarovska taldearekin erromeria, Oinkariko irakasleek zuzenduta. Saioa amaitzean, txokolate beroa. Bearzana pilotalekuan, 17:30-18:45.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!