Mendi Astea Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 15a, 01:00

Euskalduna Mendigoizale taldearen eskutik, hitzaldiak, batzarra eta urteroko bazkaria azaroaren 20ra bitarte. Ekitaldi guztiak 20:00tan hasiko dira Euskaldunako egoitzan, Kale Nagusiaren 31. zenbakian.

Munduari buelta bizikletaz ikus entzunezkoa

Azaroak 15, asteartea

Hizlariak: Alice eta Andoni

Bizikleta bana hartu, eta ezer gutxi gehiagorekin abiatu ziren Alice eta Andoni munduan barrena. 2004a zen orduan. Amets baten atzetik abiatu ziren, posible zela sinetsi, eta “munduak emandakoa jasotzera”. Hiru kontinente gurutzatu zituzten, hiru urte, hiru hilabete eta hiru egunetan. Eta hiru itzuli ziren bidaia hartatik. Maia alaba zekarren sabelean Alicek. Hiru urte egin zituzten Belgikan berriro abiatu ziren 2010ean, bi urte eta erdiko alabarekin. Bolivian bost hilabeteko geldialdia egin behar izan zuten, han jaio baitzen Unai, beren semea. Guztira, hiru urte eta erdi eman zituzten munduan barrena.

 

Batzarra

Azaroak 16, asteazkena

Bazkideen urteko ohizko batzar orokorra eta jarraian ezohizko bazkideen batzarra.

 

Mendiko segurtasuna

Azaroak 17, osteguna

Alberto Zeberio larrialdietako hezitzailea eta mendiko teknikaria da. Mendizaletasuna oso jarduera osasuntsua da, paisaiaz eta naturaz gozatzeko aukera ematen duena. Hala ere, hura garatzen den ingurune naturalean arriskuak egon daitezke, planifikazio on batekin neurri handi batean saihestu daitezkeenak.

Hitzaldi-aurkezpenean kasu eta esperientzia adierazgarri batzuk kontatuko ditu Zeberiok, horretarako ikus-entzunezko hainbat baliabide erabiliz (eskemak, argazkiak, bideoak...).

 

Paiju Peak dokumentala

Azaroak 18, ostirala

Juan Vallejo Gasteiztarraren eskutik. Karakorumeko mendi puskak (6.610 m) 3.000 metrotik gorako desnibel ertikal-bertikala du, kanpaleku nagusitik gailurrera. Paiju Peak mendiaren hego aurpegiak goi-mailako eskalada eta alpinismoa uztartzeko osagai guztiak biltzen ditu, 1.0000 metrotik gorako harkaitzezko beso bertikalak eta eremu misto (izotza eta harkaitza) tente eta konpromiso handikoak, gailurrerako bidean.

 

Bazkaria

Azaroak 20, igandea

Bertiz- Irretarazu-Bertiz- Doneztebe ibilaldia, lau ordukoa. Ondoren Donezteben babarrun jatea izango da, izen emateko deitu 943 59 22 32 telefono zenbakira .

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!