Udalaren eta Danena kirol elkartearen kirol materialaren bilketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 14a, 01:00

Zizurkilgo Udalak eta Danena kirol elkarteak elkarlanean jardun dute, kirol elkarteko kide diren familiek emandako kirol-arropa, oinetakoak eta beste hainbat kirol-material biltzeko:

Hain zuzen, Zizurkilekin senidetuta dagoen El Salvadorko Meanguera komunitatera bildutako kirol-materiala bidaltzea izan da ekimenaren helburua.

Elkarlan horren ondorioz, honako kirol material hau eskuratu da: 40 oinetako pare, 40 ekipazio eta 8 baloi.

Material hori guztia El Salvadorko Meanguera komunitatera bideratuko da hurrengo egunetan, Euskal Fondoaren bitartekaritzaz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!