Gaur hasiko da Kultur Astea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 14a, 01:00

'Dominika' laburmetraiaren emanaldiak zabalduko du, gaur iluntzean, Adunako Kultur Astea.19:30etan jasiko da Urbia eta Barrika artean artaldearekin egindako ibilaldia biltzen duen filmaren emanaldia. Aste guztian zehar izango da zertaz gozaturik Adunan:

Azaroak 14 Astelehena

"Dominika" (Laburmetraia). Urbiatik – Barrikara artaldearekin

Fredi Paia – Mikel Etxezarreta – Eli Arrillaga

Kultur aretoa, 19:30.

 

Azaroak 15 Asteartea

Ipuin kontalaria  6 - 9 urteko haurrentzat.   "Beldurrezko kontuak”

17:30, liburutegian.

 

”Gure esku dago” ekimenaren aurkezpena

Beñat Sarasola Tolosaldeko kidea eta Andoni Mikelarena Goierriko kidea.

19:30,Kultur aretoa.

Azaroak 16, asteazkena

“AIZTONDOKO DENBORA BANKUAREN AURKEZPENA”

19:30, Kultur Aretoa

 

Azaroak 17, osteguna

“Energia azoka”, erakusketa – Herriko plaza eta frontoian 16:00-19:00.

Usurbilgo Lanbide-eskola eta Tolosaldea Garatzenen eskutik, energia eraginkortasunari eta energia berriztagarriei buruz jakin nahi duzuna gertutik ezagutzeko aukera paregabea.

 

“Aiztondoko Maskarada”, hitzaldia

Kepa Fernandez de Larrinoa eta Johanes Etxebeste.

19:30, Kultur aretoa.

 

Azaroak 18, ostirala

“Den dena niretzat”,  antzerkia

Behibis konpainiaren eskutik

19:00, Elordi plazako lokala

 

Euskal Herriko mus txapelketa

Adunako kanporaketa 

21:00, Txulobi Elkartea

 

Azaroak 19, larunbata

09:00-14:00 Garagardoa egiten ikasteko ikastaroa. Joxe Mari Sardon, adituarekin, Txulobi Elkartean

12:30 Aiztondoko katujira.

15:30 Haur jolasak

Puzgarriak, zezen mekanikoa... Pilotalekuan

ONDOREN... TXOKOLATADA ERRALDOIA

22:00  BITARTEAN BIDEAN Musika emanaldia, elizan

 

Azaroak 20, igandea

Egunpasa

09:30 Uztartzako aparkalekutik, autobusaren irteera

Tiketak Uztartza aterpetxean,  Helduak 30€,16 urtetik beherakoak   15€

- 10:00 Oiartzungo herri musikaren txokora bisita

- 12:00 Astigarragako sagardoaren etxera bisita eta dastaketa

- 14:00 Bazkaria Astigarragako Iretza sagardotegian

- 17:00 Adunara itzulera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!