Amaitu dira Samartiñak, hurrengo urtera arte

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 14a, 01:00

Asteburu bustia izan bada ere, giro ona nagusitu da Amasako jaien azken txanpan. Atzo arratsaldean amaitu ziren festak. Larunbatean, ia 380 lagun elkartu ziren pilotalekuko bazkari herrikoian, aurrez korrika saio dotorea egin zuten gaztetxoenek.

Bazkari herrikoia / Gaztetxoen lasterketa / Gazteen desafioa

Atzo iluntzean, Amasa eta Asteasuko gazteen arteko desafioa jokatu zen Amasako pilotalekuan, Samartiñak agurtu aurretik. Amasarrak gailendu ziren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!