Usarrabi pilotalekuko harmailak jendez bete ziren larunbat iluntzean. Xexili egunaren harira antolatutako emanaldiaz gozatu zuten bertaratutakoek. Usarrabi kantu taldea, musika ikasle gazteak, abeslariak..., kantu eta doinu asko izan zituzten gozagarri. Merezitako txalo zaparrada mardulak eskaini zizkieten eszenatoki gainean aritu ziren guztiei.