Lesbiana, gay, trans eta bisexualen kolektiboa hizpide

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 11a, 01:00

Gizarteko hainbat gairen inguruko ekitaldiak antolatu ditu Amasa-Villabonako Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak. Gaur arratsaldeko 18:00etan hasita, ‘Nola ikusten dugu lesbiana, gay, trans eta bisexualen kolektiboa?’ izenburupean, gazteei zuzendutako saioa egingo dute Subijana etxean:

Azaroak 11, ostirala: 'Nola ikusten dugu lesbiana, gay, trans eta bisexualen kolektiboa?' izenburupean LGTB  kolektiboaren pertzepzio eta tratamendu sozial eta historikoari buruzko sentsibilizazioa jorratuko da. 11-25 urteko gazteei zuzendutako ekitaldi honetan, lehenik laburmetraia bat eskainiko da eta, ondoren, solasaldian parte hartuko dute bertaratutakoek. 18:00etan, Subijana etxean.

Azaroak 22, asteartea: Fatima Djarra “indomable” de la mutilación a la vida, ‘emakumeen genitalen mutilazioa, mito eta gako kulturalak’ hitzaldia izango da.

Azaroak 25, ostirala: Emakumeen Indarkeriaren kontrako nazioarteko egunerako, Udalak hainbat ekitaldi antolatzen dihardu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!