San Millan ikastetxea, Matiazale

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 11a, 01:00

Matia Fundazioak eskertza ekitaldi bat antolatu ohi du, laguntzaile izan diren erakunde, elkarte eta norbanakoak gogoan izateko. Urriaren 26an egin zuten aurtengo ekitaldia, Donostiako Aquariumean eta bertan izan ziren Zizurkilgo San Millan ikastetxeko ordezkariak. Harreman berezia dute San Millan ikastetxekoek Fraisoroko zahar egoitzako kideekin, eta hori eskertu nahi izan zieten urriaren 26ko ekitaldian. Patxi Puerta zuzendariak hartu zuen hitza eskolako kide guztien izenean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!