Energiaren inguruko ekitaldiak, datozen egunotan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 11a, 01:00

Tolosaldeako energia plazaren barnean, ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte Asteasun. Energia sortzeko eta aurrezteko teknologien inguruko erakusketa jarriko dute larunbat goizean pilotalekuan. Asteartean, energiaren inguruko aholkuak emateko bulegoa zabalduko dute, egun osoan zehar; goizez udaletxean eta arratsaldez kultur etxean:

Azaroak 12, larunbata

10:00-14:00. Frontoian, Energia azoka egingo da. Energia sortzeko (ur beroa, berokuntza, elektrizitatea) teknologia berriztagarrien erakusketa eta energia aurrezteko teknologia eraginkorren erakusketa egingo da.

Azaroak 15, asteartea

Aholkatu energia bulegoa. Kontsumitzaileen energiari buruzko zalantzak entzun eta argitzeko zerbitzua. Fakturazioari buruzko azalpenak, kontratazioa, eraginkortasun neurriak, energia berriztagarrien aukerak, diru-laguntzak... argitzeko zerbitzua. 10:30-13:00 udaletxean / 17:00-19:00 kultur etxean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!