Idatzi bateratua irakurri zuten, Memoriaren egunean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 11a, 01:00

Amasa-Villabonako EAJ, EH Bildu eta PSEko udal ordezkariek aho batez adostutako adierazpena irakurri zuten atzo iluntzean, Memoriaren egunean, Villabonako udaletxearen aurrealdean. Hainbat zinegotzik ezin izan zuen bertan egon, baina guztien oniritziarekin osatutako idatzia zela jakinarazi zuten:

 

 

GIZA ESKUBIDEEN ETA ELKARBIZITZAREN ALDE

Bakeak eta bizikidetzak, indarkeriaren bidegabekeria eta eragindako mina aitortzea, eta biktima guztien duintasuna onartzea eskatzen du, biktima orok merezi baitu egia, justizia eta erreparaziorako eskubidea.

Giza duintasunaren, pertsonaren eta horren ondoriozko giza eskubideen errespetua edozein kausa politikoren edota Estatu arrazoiaren gainetik eta aurretik dago.

Etorkizunean, ez da jarri behar ez kausa politikorik, ez estatu arrazoirik, bestelako uste osorik edo ziurtasunik, giza eskubideen, pertsonaren eta bizitzaren balioaren gainetik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!