Urnietako Udalaren adierazpena Memoriaren egunean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 10a, 01:00

Urnietan arratsaldeko 19:00etan hasiko da bilkura, San Juan plazan. Bost minutukoa izango da.

Udalaren adierazpena EAJ-PNV, EH Bildu eta PSE-EE hiru alderdien babesarekin adostu dute:

“Memoriaren Eguna” ospatzen dugu gaur. Hori dela eta, Urnietako Udalak gonbita egiten die herritarrei iragana ez ahazteko, ezta gure gizarteak jasan dituen ondorio lazgarriak ere, bereziki ez ahazteko biktima guztiak, beren min eta nahigabearen injustizia aitortu behar dizkieguna. Elkartasuna, hurbiltasuna, egia, aitortza eta erreparazioa zor diegun biktimak, hain zuzen ere.
Aldi berean, Memoriarekiko hitzordu horrekin askotarikoen arteko elkarrizketa sustatu nahi da, inoiz ez, sekula gehiago berriro ere gertatu behar ez den iraganaren gaineko hausnarketa kritikoa sustatu nahi da; eta horretarako, Euskadiren gaurko egunerako eta etorkizunerako elkarbizitza ezartzeko borondate eraikitzailea partekatu, beti ere ideien aniztasun, printzipio demokratiko eta giza eskubideen defentsarekiko errespetuan oinarrituta.
Horregatik guztiagatik adierazi nahi dugu:

  • Etorkizuneko bake eta bizikidetzak eskatzen dute indarkeriaren bidegabekeria aitortzea, egindako mina eta biktimen duintasuna onartzea, biktima guztiek merezi baitute egia, justizia eta erreparaziorako eskubidea.
  • “Sekula gehiago” ez dugula egingo, ezta justifikatu ere, gure arteko indarkeria eta terrorismo adierazpenik.
  • Giza eskubideak urratzeko mehatxu orok izango duela gure aurrez aurreko aurkakotasuna, eta Euskadirako gaur eta etorkizunerako gure borondatearen oinarrian dagoela bide baketsu eta demokratikoetan sakontzea, elkarbizitza libre eta bakezkoa lortzeko formula eraikitzaile bakarra izanik.

Akordio proposamena

  1. Memoriaren Eguna ospatu, 2016ko azaroaren 10ean, arratsaldeko 19:00etan San Juan plazan 5 minutuko elkarretaratzea deituz eta udal ordezkariak bertan izango direlarik.
  2. Aurrez eta behar bezala zabaldu elkarretaratze horren iragarpena eta herriko gizarte eragileetako ordezkari eta herritarrak parte hartzera gonbidatu.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!