Memoriaren egunean, Udal adierazpen bateratua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 10a, 01:00

Etorkizuneko bakeak eta bizikidetzak eskakizun dute bortizkeriaren bidegabetasuna aitortzea, eragindako kaltea eta biktimen duintasuna aitortzea, guztiak baitira egiarako, justiziarako, memoriarako eta erreparaziorako eskubidearen merezidun.

Adierazpen osoa:

MEMORIAREN EGUNA

"Garai berri honen mehatxu handietako bat da bortizkeriazko gertaera traumatiko horiek denak ahaztea, sufrikario pertsonal eta kolektibo sakona eragin baitute eta eragiten jarraitzen baitute, baita Andoainen ere. Horregatik, gaur bezalako egun batean, azaroak 10, Memoriaren Eguna, udal honetako korporaziokideen artean hurrengo puntu hauek gogorarazi nahi ditugu:

Biktima guztiek dutela oroitzapenerako eskubidea eta horrek inklusiboa izan behar duela.

Giza Eskubideak urratzeko modu guztiak arbuiatzetik abiatuta, memoriak aitormena, erreparazioa eta ez errepikatzearen bermea sustatu behar duela terrorismoaren eta motibazio politikoko bortizkeriaren edozein erabileraren biktima guztien kasuan.

Eta horregatik guztiagatik agertzen dugula geure konpromisoa eta borondatea ahalik eta kontsentsurik handienetik memoriaren politika bat sustatzeko, beren duintasunaren urraketa bidegabeki nozitu zuten eta oraindik nozitzen duten pertsona guztiekin enpatiaz eta elkartasunez aritzea eskainiko duena".

Andoainen, 2016ko azaroarean 10 ean

EHBildu | PSE-EE | EAJ-PNV | GANEMOS | IRABAZI

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!