Aniztasuna jarduera ezberdinen bitartez

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 10a, 01:00

Abenduaren 11 bitarte kultura, generoa eta hizkuntza ardatz dituen egitaraua iragarri dute. “Urnieta herri anitza da”, adierazi zuen Mikel Pagola alkateak. Eta halaxe da, jatorriz ia hirurehun herrikide kanpoan jaiotakoak direlako. Errealitate horretatik abiatuta, Urnietako Udalak datorren urterako “Harrera Plana” deritzona martxan jarriko duela iragarri du.

Haietako batzuk, Portugal aldeko komunitatea esaterako, duela hamarkada batzuk hona iritsi eta bertan errotu zen. Geroztik, Urnietara –eta Euskadira, oro har– bertaratutakoen jatorria erabat dibertsifikatu da. Dagoeneko Urnietan amerikar, afrikar, asiar edota ozeaniar jatorriko herrikideak bizi dira.
Errealitate horretatik abiatuta, Urnietako Udalak datorren urterako “Harrera Plana” deritzona martxan jarriko duela iragarri du. 2017an zehar egoeraren diagnostikoa egin nahiko lukete, eta baita harrera planaren diseinua ere. Besteak beste, Urnietara etortzen diren pertsonei herrian integratzeko bidea zehaztu nahi zaie. Hala nola, Udal zerbitzuen berri emanez edota hezkuntza eta osasun alorreko eskaintzari buruzko informazioa emanez.
Aniztasun horretan, Udalak kulturari, hizkuntzari eta generoari garrantzia berezia eman nahi dio. Eta horretarako, azaroaren 10ean hasi eta abenduaren 11 bitarte, hitzordu ugari antolatuko dituzte. Besteak beste, ipuin kontakizunak, antzerkia eta solasaldiak. Hitzordu guztiak Saroben, Lekaion eta Ludotekan egingo dituzte.
[URNIETA, 2. ORRIALDEA]

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!