Hasi dira Amasako jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 10a, 01:00

Atzo arratsaldeko txupinazoak eman zien hasiera Amasako Samartiñei. Martina sorginak hartu du bere tokia Amasako plazan, jaiak bertatik bertara jarraitzeko. Gaur, gazteen eguna ospatzen ari dira eta goizean goiz ekin diote bideari, baserriz baserri jai giroa zabaltzeko. Gazteen bazkaria, arratsaldeko soka dantza eta afaria izango dira eguneko ekitaldi nagusiak. Bihar, San Martin eguna ospatuko dute. Egitarau osoa, jarraian:

Argazkiak  (Jokin eta Beñat Monfort)

Azaroak 10, osteguna

Gazteen eguna

06:00 Gazteen gosaria, trikitilariekin.

14:30 Gazteen bazkaria.

17:00 Soka dantza eta aurrekusa. Ondoren, trikitilariak.

21:00 Gazteen afaria Iturrigoxon.

 

Azaroak 11, ostirala

10:30 Meza Nagusia.

Ondoren, herri-kirol erakustaldia plazan, bertsolariek eta trikitilariek alaiturik.

17:00-19:00 Puzgarriak frontoian.

Ondoren, txokolate beroa.

20:00 XXV. Bakailao lehiaketa Iturri-goxo jatetxean.

23:30 Dantzaldia Bide batez taldearen eskutik.

Azaroak 12, larunbata

11:00 Ume krosa (6. mailara arteko umeentzat).

12:00 Amasa-Villabona eta Zizurkilgo erraldoi eta buruhandiak Jeronimo Loatzo musika eskolako dultzainero taldearekin.

14:00 Herri bazkaria.

19:00 Bertso saioa: Andoni Egaña, Agin Laburu, Igor Elortza eta Onintza Enbeita. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.

23:00 Dantzaldia Bihozkada taldearen eskutik.

Ondoren, Dantzaldia Laket taldearen eskutik.

Azaroak 13, igandea

18:00 Herri kirolak: Amasako gazteak Asteasuko gazteen aurka.

Ondoren, Martina Sorginari agurra.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!