Martin Ugalde ipuin lehiaketaren sari banaketa ekitaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 9a, 01:00

Urte borobila da aurtengoa Martin Ugalde Orradre idazlearen izena daraman ipuin lehiaketarentzat, 20. urtea betetzen baita hasi zenetik. Sari banaketa ekitaldian, aurtengo irabazleak ezagutzeaz gain, 20 urte horien errepasoa egingo dute urte desberdinetako argazkien bidez. Andoaingo udal musika eskolako ikasleek ere parte hartuko dute zenbait pieza joaz.

Azaroak 10, osteguna.
18:30. Bastero, ekitaldi aretoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!