Ekitaldi sorta Amasa-Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 9a, 01:00

Gizarteko hainbat gairen inguruko ekitaldiak antolatu ditu Amasa-Villabonako Udalak. Datorren ostiralean, esaterako, "Nola ikusten dugu lesbiana, gay, trans eta bisexualen kolektiboa?" izenburupean, gazteei zuzendutako ekitaldia egingo dute Subijana etxean. Azaroaren 22an berriz, emakumeen genitalen mutilazioa izango dute mintzagai, hitzaldi batean eta azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako indarkeria gogoratzen duen egunarekin lotutako ekitaldiak egingo dituzte.

"NOLA IKUSTEN DUGU LESBIANA, GAY, TRANS ETA BISEXUALEN KOLEKTIBOA?” izenburupean LGTB  kolektiboaren pertzepzio eta tratamendu sozial eta historikoari buruzko sentsibilizazioa jorratuko da. 11 - 25 urteko gazteei zuzendua dagoen ekitaldi honetan, lehenik laburmetraia bat eskainiko da eta, ondoren, solasaldian parte hartuko dute bertaratutakoek. 18:00etan, Subijana etxean.

Azaroaren 22an, FATIMA Djarra “INDOMABLE” DE LA MUTILACION A LA VIDA, emakumeen genitalen mutilazioa, mito eta gako kulturalak hitzaldia izango da.

Azaroaren 25ari dagokionez, Emakumeen Indarkeriaren kontrako nazioarteko egunean, Udalak hainbat ekitaldi antolatzen diardu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!