Gorbearako irteera bertan behera utzi du Zanpatuz taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 9a, 01:00

Frente berri baten sarrera iragarrita dago astebururako eta bost orduko irteera denez, bertan behera utzi eta datorren urteko udaberrirako uztea erabaki dute. Mendi irteerarik ez baina ez dira Zanpatuz taldekoak ezer egin gabe geratuko. Azaroaren 27an BTT irteera antolatu dute Leitzaran aldeko kanaletara.

 Hiru orduko irteera izango da. 09:30ean irtengo dira San Juan plazatik. Maila ertaineko irteera da eta kaskoa eramatea derrigorrezkoa da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!