Larraulgo Kultur Astea, azaroaren 20tik 27ra

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 8a, 01:00

Hitzaldiak, antzezlana, usadioak, dantza, mendi ibilaldia, erakusketa..., aukera zabala eskainiko du Larraulgo Kultur Asteak azaroaren amaieran. Egitarau osoa, jarraian:

Azaroak 20, igandea

12:00 Karlos Irazuk eginiko ‘2016 Hegaldi Larraulen’ eskultura sortaren inaugurazioa.

Azaroak 21, astelehena

18:00 Larraulgo gazteen eskutik, urteko argazki diaporama ikusgai kultur etxean.

19:00 Iparraldeko Dantzarien Biltzarraren eskutik Xiberuako maskaradak, pertsonaiak eta zentzua hitzaldia. Johañe Etxebeste hizlari, kultur etxean.

Azaroak 22, asteartea

19:00 Urteak martxan daramatzan Aiztondoko Denbora Bankuaren aurkezpena kultur etxean.

 Azaroak 23, asteazkena

19:00 Jakoba Errekondoren hitzaldia eta Bizi Baratzea liburuaren aurkezpena kultur etxean.

Azaroak 24, osteguna

19:00 Arantzadiren eskutik, gure inguruan eratu zen Saseta defentsa lerroari buruzko hitzaldia. Hizlaria: Karlos Almorza.

Azaroak 25, ostirala

20:00 Putinen guardasola antzezlana San Esteban elizan. Aktoreak: Inaxio Tolosa eta Ramon Agirre.

Azaroak 26, larunbata

09:00 Urte hasieran hasitako Linuaren prozesuari amaiera emango zaio. Bertan, antzinako lanabesak eta linua lantzeko modua ikusgai izango dira.

18:00 Break Dance emanaldia eta ikastaroa Txino eta Neked-en eskutik.

Azaroak 27, igandea

11:30  Mendi ibilaldia plazatik abiatuta. PR-116 ibilbidea jarraituko da. Bidean Ibeltz burdinola, Txuringadi errota edota Sansonen harria ikusi eta auzolanean egindako zubietatik igaroko dira parte hartzaileak.

18:00- 20:00 2017ko egutegiaren argazki aukeraketa udaletxeko atarian eta DINA 7 taldeak antolatutako “Binilozko Euskal Diskoakerakusketa ikusteko aukera Ekomuseoan.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!