Erasunen garaipena, debuteko partidan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 7a, 01:00

Jon Erasun pilotari zizurkildarrak bikain ekin zion profesional mailako ibilbideari. Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatutako partidan, garaipen lasaia lortu zuen Victor aurrelariarekin batera. Peña II eta Untoria zituzten aurkari, eta 22-11ko emaitzaz gailendu ziren. Urduri ekin zion zizurkildarrak partidari, baina pilota bakarra galduz, partida ona egitea lortu zuen. Erasunek bertan izan zituen etxekoak, lagun koadrila eta herrikideak. Pozik etxeratu ziren guztiak ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!