Oinezkoen bidea konpontzen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 7a, 01:00

PR-116 bidea egokituz, Usarrabi errekaren gainaldean, oinezkoentzako bi egurrezko zubi eraiki dituzte azken hilabeteotan auzolanean Larraulen. Oraingoan, Larraul eta Asteasu lotzen dituen oinezkoentzako bidea konpontzen ari dira. Udaberrian, hirugarren zubia altxatuko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!