Udazkeneko kanpaina, bertatik bertara Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 7a, 01:00

Villabonako Oria merkatarien elkarteak udazkeneko kanpaina abian jarri berri du, eta, horretarako, Atariarekin elkarlanean, deskontu kupoiak banatu dituzte buzoietan. Deskontu kupoi horiek Oriako denda parte-hartzaileetan aldatu ahalko dituzte herritarrek azaroaren 2tik 30era:

Gainera, Atariako web orrian ere eskuragarri egongo dira kupoiak, nahi duenarentzat, deskargatu eta aldatzeko, pdf formatuan: http://ataria.info/. Hori bai, ezingo dira pilatu.

Baina hau ez da guztia, urte amaiera proiektu berriz beteta dator eta Oria merkatarien elkarteko dendetan erabiltzeko erosketa karroak, Gabonetako kanpaina eta sorpresa gehiago dituzte bezeroentzat. “Zure erosketak herrian eginda, denok irabazten dugulako, ez galdu aukera eta zatoz Oriako merkatarion abantailez gozatzera! Villabonan, bertatik bertara!”.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!