Ander Ortiz de Murua artistaren lanak Madrilen ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 7a, 01:00

Zizurkilgo Udalak, irailean Aiztondo bailarako Plazida Otaño liburutegiko erakusketa gunean “Argiaren bila” erakusketa jarri zuen Ander Ortiz de Murua artista zizurkildarraren lanak Madrilen ikusgai egongo direla jakinarazi nahi du, Valentin Franco arte-galerian. Erakusketa azaroaren 10ean inauguratuko da, 20:30ean, eta jai berezia prestatu dute inauguraziorako. Pianista baten emanaldiarekin irekiko dute inaugurazio-ekitaldia, ondorenean DJ baten emanaldiak lagunduko du, eta, azkenik, jai moduko bat egingo dute inaugurazioaren harira: 

Azaroaren 13ra bitartean ikusi ahal izango dira bere lanak aipatutako galeria horretan, eta erakusketaren amaiera gisa, eszenifikazio bat egiteko asmoa du Ander Ortiz de Murua artistak, Euskal Herriaren ikur gisa eramango dituen elementuekin: hostoak…

Zizurkilgo Udalarentzat oso garrantzitsua da ikustea Plazida Otaño liburutegi berriaren ibilbidea noraino iristen ari den. Hain zuzen, erakusketa gune horretan jarri zituen lehenengoz ikusgai bere lanak Ander Ortiz de Muruak, eta urtea amaitu aurretik Madrileraino iritsi da. Ibilbide luze eta oparoa opa diogu artistari, eta hari horrek jarraibidea izan beza Plazida Otaño liburutegian abian jartzen diren gainerako ekimenetan ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!