Elkarbizi taldearen deialdia

Datorren azaroaren 10ean, Oroimenaren Eguna, antolatu duten bilkuran parte hartzeko deia egin diete andoaindarrei.

Oharra:

"Aurtengo Oroimenaren Eguna datorren ostegunean izango da,azaroaren 10ean. Bailarako Elkarbizi taldeak Andoainen antolatu dugu indarkeriaren biktimak gogoratzeko izendatu den egun horren ospakizuna. Datorren ostegunean, beraz, inularreko 7-30etan Lopez de la Calle parkean dagoen ‘Askatasunari’ eskulturaren aurrean biltzeko deia egiten diegu inguruko herritarrei".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!