Gabon Txirrita antzezlana, abenduaren 2an Andoainen, Kilkerren soka ekimenaren eskutik

Xabier Leteren 'Gabon, Txirrita' antzezlana eskainiko du Urnietako Buruntza taldeak abenduaren 2an Andoainen. 111 Akademiak Kilkerren soka ekimenaren baitan programatu du emanaldia, eta 2016an antzezlana ikusteko azken aukera izango da:

Xabier Letek idatzitako 'Gabon, Txirrita' antzezlana eskainiko du Urnietako Buruntza
taldeak abenduaren 2an Andoainen, 21:30ean Bastero Kulturgunean. 111 Akademiak
Kilkerren soka egitasmoaren baitan programatu du emanaldia, eta 2016an antzezlana
ikusteko azken aukera izango da.
Txirritari eginiko epaiketa bat irudikatzen du Xabier Leteren obrak. Duela 34 urte
Buruntza antzerki taldeak taularatu zuen Urnietan bertan, Xabier Letek berak
zuzenduta. Orain, Txirritaren heriotzaren 80. urteurrena baliatu du Donostia 2016
kultur hiriburutzak obra hau berriro taularatzeko. Joxan Goikoetxearena izan zen obra
berreskuratzeko ideia, eta berak jarriko dio musika zuzenean. Miren Gojenolak eta
Mikel Laskurainek zuzendu dute antzezlana.
Irailaren 10ean mustu zuten 'Gabon, Txirrita' antzezlana Donostiako Trinitate plazan
eta 29an bigarren emanaldia eskaini zuten Urnietan, Xabier Leteren herrian.
Abenduaren 2ko Andoaingo antzezpena 2016an antzezlana ikusteko azken aukera
izango da.


Sarreren salmenta
Andoaingo emanaldirako sarrerak salgai daude dagoeneko honako saltokietan, 12
euroren truke:
Andoain: Ernaitza, Delgado eta Stop liburudendak.
Asteasu: Mattin liburudenda.
Zizurkil: Egarri eta Iriarte tabernak.
Amasa-Villabona: Amasa kafetegia eta Iturrigoxo.
Urnieta: Bikain okindegia (plaza).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!