Xoxoka Motor kirol klubak irailean auto klasikoen lehen topaketa egin ondoren, igande honetarako lehen slalom proba antolatu du. Elkarte berriko kideek jarduerak antolatzeari indartsu ekin diete, eta igande honetakoa ikusgarritasun handikoa izango da. Altradi enpresak babestuko du proba.