Igerilarien hasiera ona Lasarte-Oriako igerilekuan

Pasa den larunbatean Buruntzaldea IKT taldeko igerilariek Lasarte-Oriako igerilekuan Neguko Ligako 1. jardunaldian parte hartu zuten. Denboraldiaren abiapuntua oso ona izan da. Markak hortxe daude: 35 marka pertsonal, taldeko 2 errekor berri eta erreleboetako marka berria.

[Buruntzaldea IKT]

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!