Abian da III. Pello Mari Otaño bertso paper lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 2a, 01:00

Teodoro Hernandorena kultur elkarteak hirugarren urtez antolatu du Pello Mari Otaño bertso paper lehiaketa, Harituz bertsozale taldearen lankidetzarekin. Parte hartzeko baldintzak, jarraian:

Hiru kategoriatan banatuta hartuko dute parte lehiakideek. Alde batetik, gaztetxoen mailan sartuko dira 14 urtez azpikoak (2002an edo geroago jaiotakoak), gazteen mailan 18 urte artekoak (1998 eta 2001 urteen artean jaiotakoak) eta helduen mailan gainerako guztiak.

Maila guztietako parte-hartzaileek nahi adina lan aurkez ditzakete, baina gutxieneko baldintza izango da gaztetxoek bertsopaper bakoitzeko hiru bertso edo sei kopla idaztea, gazteek sei bertso idaztea eta helduek gutxienez zortzi bertso idaztea.

Lanak e-postaz nahiz paperean bidali ahal izango dira, honako helbide hauetakoren batera:

info@hernandorena.eus Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
edo
HERNANDORENA KULTUR ELKARTEA
(Pello Mari Otaño bertsopaper lehiaketa)
P.K. 22
Iriarte etxea - Pello Mari Otaño plaza
20159 Zizurkil

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!