Pello Mari Otaño Bertsopaper lehiaketa

Zabalik da Pello Mari Otaño bertsopaper lehiaketara lanak aurkezteko epea. Harituz bertsolari taldeak eta Teodoro Hernandorena Kultur elkarteak elkarlanean antolatutako lehiaketa da. Hiru maila ezberdindu dituzte aurten; 14 urte arteko gaztetxoak, 14 eta 18 urte bitarteko gazteak, eta helduak. Azaroaren 18ra arteko epea izango da lanak aurkeztu ahal izateko. Bertsoen gaia, neurria eta doinua libreak izango dira.

Honako helbidera igorri beharko dira lanak: info@hernandorena.eus edo Hernandorena Kultur Elkartea, P.K. 22.

Zalantzarik izanez gero, telefono zenbaki honetara deitu behar da: 656 743 741 edo info@hernandorena.eus helbidera idatzi.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!