-Pertsona bakoitzak, gehienez 20 argazki aurkeztu ahal izango ditu, tif edo jpg formatuetan. A4 neurria beharko dute izan lanek eta pulgadako 300 pixeletako erresoluzioa.
-Argazkiak CDan grabatuta aurkeztu beharko dira eta Asteasuko txokoak eta ikuspuntu ezberdinak erakutsi beharko dituzte: auzoetako leku bereziak, baserrietako alderdi ezkutuak, errekak...
-Urtean zehar, herrian ospatzen diren hainbat ekitaldi iragartzeko (festak, iñauteriak, azoka...) inprimakietan erabiltzeko argazkiak aurkeztu nahi dituenak, beste CD batean entregatu beharko ditu.
-Lehiaketara aurkezten diren argazkiekin osatuko du Asteasuko Udalak 2017ko egutegia. Partaideen artean hiru afari zozkatuko dira.