Erdi Aroko Gipuzkoari buruzko solasaldia bihar Iago Irixoa adituarekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko urr. 26a, 02:00

2017ko Maiatza Saltsaneko prestaketen baitan, Iago Irixoa adituak hitzaldia emango du urriaren 27an, ostegunean, arratsaldeko 19:30ean, Plazida Otaño liburutegiko areto balioanitzean:

Hain zuzen, 2017ko Maiatza Saltsaneko ekimen nagusia Erdi Aroan girotutako festa izango da, maiatzeko hirugarren asteburuan ospatuko dena. Helburua da egun horretan herriko gremioek postuak jartzea, euren lanbidea erakutsiz; musikariek Erdi Aroko musikari bihurtuta kalea alaitzea; haurrak orduko jolasetan jolasten ibiltzea; Erdi Aroko sukaldaritzan oinarritutako herri-bazkaria egitea; eta herritarrak orduko jantziekin jantzita ateratzea kalera.

Baina, nola jakin zer ohitura zituzten garai hartan? Zalantza horiek argitzen saiatuko da Iago Irixoa aditua bere hitzaldian. Nolakoa zen gurea bezalako herri bat Erdi Aroan? Zer jaten zuten? Zein lanbide zituzten? Nola jolasten zuten? Nolako musika egiten zuten? Zein eratako azokak egiten zituzten?

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!