Joseba Otaegi bigarren, Euskal Herriko Aizkora txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko urr. 24a, 02:00

Atzo eguerdian jokatu zuten, Bilbon, Euskal Herriko Aizkora txapelketa. Aitzol Atutxa bizkaitarra izan zen garaile. Joseba Otaegi aizkolari zizurkildarrak maila bikaina eman zuen, eta bigarren postuan sailkatzea lortu zuen. Zizurkildarra ez zegoen faboritoen artean, baina, saio ederra eginez, bigarren egitea lortu zuen. Mikel Larrañaga izan zen hirugarren sailkatua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!