Amasako Mendiduatloia, lokatz eta euri artean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko urr. 24a, 02:00

Atzo jokatu zen Amasako XXIV. Mendiduatloia. Froga hasi baino minutu batzuk lehenago hasi zuen euriak, ez zuen etenik izan goizean zehar, eta horrek asko lokaztu zuen ibilbidea. Eneko Gurrutxaga amasarra izan zen onena helmugan. Ikusleen txalo zaparrada jaso zuen gazteak. Baita bigarren eta hirugarren postuan sailkatu ziren Alexander Ordeñana eta Aitor Regillagak ere. Zuriñe Frutos izan zen lehendabiziko emakumea. Esti Garcia eta Laura Perez izan ziren podiumean berarekin batera.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!