Eskualdean langabetuak kontratatzeko deialdia

Buruntzaldea Beterri eskualdean langabezian dauden pertsonak kontratatzeko deialdi berria martxan jarri dute, Udal ezberdinek elkarlanean.

Lan hitzarmenak lanaldi erdirako edo osorako, Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean eta gutxienez hiru hilabeteko iraupenarekin izango dira. Kontrataturiko pertsonek bi baldintza bete beharko dituzte:

  • Abuztuaren 22a baino lehen eskualdean erroldaturik egotea.
  • Lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea Lanbide euskal enplegu zerbitzuan.

Hautaketa prozesua Lanbideren bidez egingo da.
Laguntza jaso nahi duten enpresek gizarte segurantza eta zergen betebeharrekin egunean  egon beharko dute, eta eskualdeko udalekin zorrik ezin izango dute izan.
Eskaerak 2017ko martxoaren 31 baino lehen egin beharko dira, Andoaingo Udalaren sustapen ekonomiko eta enplegu sailan.
Argibideak:
Andoain | 943 304 221 | enplegua@andoain.eus
Urnieta | 943 008 000 | letxezarreta@urnieta.eus

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!