Jokoz kanpo antzezlana, gaur gauean Basteroko auditorioan

Joseba Apaolaza, Asier Hormaza eta Asier Sota aktoreek Jokoz kanpo antzezlana eskainiko dute gaur gauean Basteroko auditoriumean, 21:30etatik aurrera. Sinopsia, jarraian:

Futbola handia, miresgarria da. Ikaragarria da nola aldi berean pizten dituen edo hondora ditzakeen pasioak. Manuk eta Martinek finala dute begien bistan. Garaipena dute nor diren frogatzeko modu bakarra, bizitzan jokoz kanpo ez daudela erakusteko aukera bakarra.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!