Atzerriko ikasleen bisita, eta bertakoak kanpora

Austria eta Ingalaterrako ikasleak datoz bisitan La Salle Berrozpera, eta laster ikastetxeko ikasle eta irakasleak Italiara abiatuko dira.

Urrian “Gratz International Bilingual School” ikastetxeko 2. Batxilergoko 15 ikasle austriar etorri dira La Salle Berrozpeko ikasleekin bizi, ikastetxeko errealitatea eta euskal ohiturak ezagutu eta hizkuntza praktikan jartzeko helburuarekin. Bestalde, La Salle Berrozpeko DBHko 4. mailako ikasleak martxoan Basingstonen Bishop Challoner Catholic Secondary School ikastetxekoekin egon ondoren,  14 ikasle ingelesekin egon dira hemen.

Azkenik, La Salle Berrozpeko Diseinu zikloko ikasleak, Erasmus + programarekin Italiara joan dira E-Motive proiektua garatzera. Proiektu honen nondik norakoa hiru Diseinu eskoletako ikasleen arteko erronka garatzea da: Gasteiz-eko Egibide, Reggio Emiliako ITS Maker eta La Salle-Berrozpe. Ikasleak inguruko enpresatan egon dira, eta baita Ferrari Factorian eta bertako museoan ere. Erronka gainditzeko, ikasleak bideokonferentzia bidez jartzen dira harremanean, eta aerosorgailu bat diseinatu behar dute. Otsailean italiar ikasleak Andoainera etorriko dira.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!