Erdi Aroaren inguruko hitzaldia, urriaren 27an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko urr. 20a, 02:00

2017ko Maiatza Saltsaneko prestaketen baitan, Iago Irixoa adituak hitzaldia emango du urriaren 27an, ostegunean, arratsaldeko 19:30ean, Plazida Otaño liburutegiko Areto Balioanitzean.  2017ko Maiatza Saltsaneko ekimen nagusia Erdi Aroan girotutako festa izango da, maiatzeko hirugarren asteburuan ospatuko dena. Garai hartako lanbideak, jolasak, jantziak... irudikatuko dituzte eta Iago Irixoak horren guztiaren inguruko azalpenak emango ditu

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!