Lierni Mendiaren marrazketa-tailer praktikoa larunbatean Atxulondon

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko urr. 20a, 02:00

Datorren larunbatean, urriak 22, Lierni Mendia artistak marrazketa-tailer praktikoa eskainiko du Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean, 10:00etatik 12:00etara bitartean. Tailerra doakoa izango da. Aurrez izena eman behar da Zizurkilgo Udal bulegoetan edo 943692495 telefono-zenbakian. 12 urtera arteko haurrak heldu baten ardurapean gertura daitezke tailerrean parte hartzera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!