Beriain edo San Donatoko ermitan bazkaltzeko aurreikuspena egin dute, norberak berarekin eraman beharko duen otordua. Bukatutakoan, Ihurbain erpina gainditu (1.428 m.), eta Unanu herriraino jaitsiko da taldea, bertan autobusa hartu eta Urnietara bueltatzeko. Hitzordua igandean goizeko 08:00etan ipini dute, Matxo taberna aurrealdean.