Katxalinen kanpaina Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko urr. 19a, 02:00

Katxalin bularreko eta ginekologiako minbiziagatik eragindako Gipuzkoako emakumeen elkarteak aurtengo kanpaina aurkeztu zuen, Bularreko minbiziaren kontrako nazioarteko egunaren atarian. Larunbat honetan Andoainen mahai informatiboa ipiniko dute.
 

Katxalin elkarteko lehendakari Txaro Beobidek "bizi ohitura osasungarrien eta aldian behineko azterketen garrantzia" nabarmendu zuen, "horiek direlako bularreko minbiziari aurre hartzeko modurik onenak".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!