Haur eta gaztetxoak Pilota festan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko urr. 17a, 02:00

Urriaren 15ean, 6 eta 12 urte bitarteko pilotari gazteen Pilota festa burutu zen Adunako pilotalekuan. 80 haur eta gaztetxo bildu zen guztira pilotan jolastera:

Argazkia (Iñaki Lizaso)

Angeluko Ardohytarrak, Adunako Txulobi, Zizurkilgo Ziotza eta Amasa-Villabonako Behar Zana pilota eskolako kideak, hain zuzen. Borregeita hamar bat partida jokatu zituzten, eskuz nahiz palaz. Festarekin amaitzeko, hamaiketakoa eskaini zitzaien kirolari gazteei. Giro polita sortu zen pilotalekuan eta horren adierazle, datorren ikasturtean hitzordua errepikatu egingo dutela.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!