Buruntzaldeko ibilbideen eguna, datorren igandean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko urr. 17a, 02:00

Bost ibilbide ezberdin egiteko aukera dago, familian nahiz lagunartean. Ibilbide bat edo beste ere bizikletaz egin daiteke. Urriaren 23an, Buruntzaldeko ibilbideen egunaren edizio berria ospatuko da:

ANDOAIN – LASARTE-ORIA
Urdina eta urre zaharra; 7,9 km
Oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.

ANDOAIN – URNIETA
Urdina eta berdea; 4,8 km
Oinez edo bizikletaz egin daiteke.

ANDOAIN – USURBIL
Berdea eta laranja; 14,9 km
Oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.

LASARTE-ORIA-URNIETA
Urre zaharra eta berdea; 3,9 km
Oinez edo bizikletaz egin daiteke.

LASARTE-USURBIL-AGINAGA
Urre zaharra eta laranja; 9,00 km
Santuene barrena Aginagako Mapil ingururaino; ibilbidea oinez edo bizikletaz egin daiteke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!