Hey bro! Hipster Show antzezlana igandean Gurea antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko urr. 14a, 02:00

Urriaren 16an, igandearekin, Hey bro! Hipster Show antzezlana eskainiko du Solo Fabiolo produkzio taldeak Gurea antzokian 19:30etatik aurrera. Sarrera: 6 euro.

Rafael Maza arituko da komedia honetako aktore lanetan. Zuzendaria: Alberto Castrillo Ferrer.

Aipatu antzezleak 'Solo Fabiolo Glam Slam' lana antzeztu zuen aurrez eta ehundaka antzokitan aritu zen. Baita Villabonako Gurea antzokian ere. Lan hura ikusi zutenek gogoan izango dute eta ez dute azken hau ikusi gabe utzi nahiko. Oraingo honetan pertsonaia ezagun eta misteriotsuaren azalean arituko da, hipsterrarenean. Komedia cool-a.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!