Euskararen transmisioa indartzeko ekimenak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko urr. 14a, 10:04

Ahozko erabileraren ikuspegitik, euskararen transmisioa giltzarrietakoa da. Udalak ikasturte honetarako ekimen ezberdinak abian jarri ditu AEKrekin edota Ludotekarekin elkarlanean. Gurasoak euskaraz aritzeko edota ikasteko aukera ezberdinak daude :

Guraso lagun ekimena

Norentzat: Lehen Hezkuntzako gurasoak.
“Adin bertsuko umeak dituzten gurasoak biltzea saiatuko gara, astean arratsalde batez, gutxienez ordu betez, ikastetxeko patioan edota inguruko plazatxo batean, euskaraz ari daitezen”.
Informazio gehiago:
Udala: 943 300 831. 
AEK: 943 591 704.

Euskara eskola gurasoentzat
Norentzat: Andoaingo ikastetxeetan dabiltzan umeen guraso eta zaindarientzat.
“Ikastetxean bertan edota gertuko leku batean burutuko dira klaseak. Astean bi egunetan, 14:40tik 16:20ra. Azaroan hasita eta guztira 80 ordu”. Diru-laguntza eskatzeko aukera dago.
Informazio gehiago:
Udala: 943 300 831. 
AEK: 943 591 704.

Etorkinentzako euskara eskolak
“Euskara ikasteko oinarri-oinarrizko ikastaroak, euskararekin harremanik izan ez duten etorkinei zuzendua”. Ikastaroaren iraupena 60 ordukoa da.
Informazio gehiago:
AEK: 943 591 704.

Gurasoentzat motibazio saioak
“Ikasturtean zehar bi saio aurreikusten dira: Euskara ez dakiten gurasoentzat, edo oso gutxi dakitenentzat”. Saioak doakoak izango dira, eta horien berri emango da prentsa, webgune eta sare sozialen bidez.

Guraso-haur aisialdia
Andoaingo Ludotekak ikasturtean zehar 6 bat ekintza antolatuko ditu gurasoei zuzenduta, betiere haurrekin batera. Derrigorrezkoa izango da aurretik izena ematea. Ikasturte honetako lehen ekintzak:
Azaroa: 
Sukaldaritza begetarianoa.
Abendua: 
Jolas kooperatiboak.
Otsaila:
Eskulanak.
Izen-ematea:
Udala: 943 300 831.
Ludoteka: 943 300 208.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!