Euskal Herriko erdigune geografikoa eta Beriain, Zanpatuz mendi elkartearen hurrengo irteeran.
Handik, aldapa suabea gaindituz, Beriain edo San Donatoko ermitaraino. Han bazkaltzeko aurreikuspena egin dute, norberak berarekin eraman beharko duen otordua. Bukatutakoan, Ihurbain erpina gainditu (1.428 m.), eta Unanu herriraino jaitsiko da taldea, bertan autobusa hartu eta Urnietara bueltatzeko.
Izena emateko epea Urriaren 20ra bitarte
Hitzordua goizeko 08:00etan izango da, Matxo taberna aurrealdean. Izena emateko epea urriaren 20an bukatuko da, eta izena emateko zerrendak Kantoi eta Xauxar tabernetan, eta Ikasmin akademian egongo dira. Mendi elkarteko bazkide direnak 10 euro ordaindu beharko dituzte izena emateko unean, eta bazkide ez direnek, aldiz, 15 euro. Irteera sei bat ordukoa da, maila ertainekoa, eta Urnietara buelta arratseko 18:00etarako espero da.
Beriaingo irteeraren osteko agenda erabat zehaztu gabe du mendi elkarteak, baina hiruzpalau jarduera gehiago antolatzeko asmotan dira 2016a bukatu aurretik: Gorbea mendira txangoa, neguko elurrak iritsi aurretik, Adarramendiko igoera gauez, eta urte bukaerako batzarra, abenduan, bazkide eta federatu guztien aurrean urteko balantzea egin, 2017rako erronkak azaltzeko.